ALBISTEAK

Bost udalerritan galdeketak antolatu ditu Gure Esku Dago ekimenak igande honetarako: Balmaseda, Zalla, Alonsotegi, Donostia eta Irunen. Arkaitz Rodriguez SORTUko idazkari nagusiak aldez aurretik bozkatzeko aukera baliatu du Donostian. Hauxe adierazi du bozkalekuan:

“Joan den egunean Quim Torrak esan zuen Kursaalen bozka kutxak direla herrien eraikuntza masiborako armak. Horregatik dei egiten diet herritarrei igande honetan, azaroaren 18an, bozkatzera joateko. Igande honetan ezetz esango diogu espainiar inposizioari, ezetz espainiar errege-etxe ustel horri, ezetz Ibex 35ari, eta baietz esango diogu erabakitzeko eskubideari, baietz burujabetzari, baietz gizon eta emakume librez osatutako euskal errepublika bati”.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.