ALBISTEAK

Hasteko, Altsasuko herria zoriondu nahi dugu pertsona guztien eskubide eta askatasunak defendatzeko erakutsi duen duintasun, ausardia eta mailarengatik. Faxismo espainiarrak Altsasuko biztanlean probokatu eta umiliatu nahi zituen eta lortu duen bakarra gure herriko askatasun egarria handitzea besterik ez da izan.

Altsasuarrek lortu dute izaera neofrankistadun estremisten desenbarkoarekiko kordoi sanitarioa artikulatzea. Bilatzen zuten argazkia ez dute lortu: Altsasuk faxismoari aurre egin dio probokazioetan jauzi gabe. Ez Guardia Zibilak, ez kanpotik etorritako alderdi ultraeskuindarrek, ezingo dute zer izan edo pentsatu behar dugun inposatu.

Bukatzeko, Ebrotik hegoaldera etekin politikoa lortzeko Nafarroa erabili nahi duten eskuin espainiarraren sektoreei zuzentzen gara. Nafarroan 1936ko altxamendu faxistaren ondorioak oso presente ditugu. Haren oinordeko ideologikoek jakin dezatela Nafarroa bere etorkizunaren jabe dela, bai gaur eta bai bihar. Faxismo espainiarrak Nafarroan nahi zuena egiten zueneko egunak bukatu dira. Nafarroak eta Euskal Herri osoak aurre egingo die, gaur eta beti, indarrez beren ideia homofobo, arrazista, totalitario eta uniformatzaileak inposatu nahi dituzten sektoreei.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.