ALBISTEAK

Izaera neofrankista duten alderdi batzuk Altsasuren kontra sortu duten kanpainaren aurrean, Sortuk ondoko hausnarketak publiko egin nahi ditu:

  1. Sakanak hamarkadak daramatza erregimenaren indarren jazarpena pairatzen. Herritarrek kriminalizazio saio iraunkorra jasan dute: intsumisioa babesteagatik alkateak desgaituak izan dira; ikurriña altxatzeagatik mehatxuak eta isunak jaso dituzte hainbat udaletxek; indar para-polizialek herritarrak bahitu dituzte; ehunka lagun atxilotu, torturatu eta espetxeratu egin dituzte bere pentsamolde politikoagatik...
  2. Horretan guztian Guardia Zibilak ezinbesteko papera jokatu du. Gorputz militar honek Euskal Herriaren askatasunaren alde jardun diren herritarrak beldurtu, kontrolatu eta zanpatu ditu. 1934. urtean Altsasun Emilio Iguzkizaren erailketatik, 82 urte beranduago taberna batean emandako liskarreraino. Uneoro, indarrez inposatu nahi izan dute Espainiaren batasun disolbaezina.
  3. Izaera homofoboa, sexista, matxista eta klasista duten hiru alderdik antolatu duten bodebilak herrian ez du inongo babesik. Guardia Zibila eta kanpotik ekarriko dituzten autobusetatik harago, mina eragin eta umiliatu nahi duen ekimena inork ez du begi onez ikusten. Sufrimendua areagotu nahi izatea gaixo diren mentalitateen ikuspegitik uler daiteke soilik.
  4. Honengatik guztiagatik, Riverak, Abascalek, Casadok eta Guardia Zibilak Altsasuko eta Nafarroako bizikidetza erasotu nahi izatea irmoki salatzen du Sortuk. Aski da Ebrotik behera boz eskukada bat lortu nahi izateagatik gatazka eta krispazioa sortzen jarraitzeaz. Jon Idigorasek behin esan zuen moduan “atera itzazue zuen esku zikinak Euskal Herritik”.
  5. Beraz, Altsasuko. herriak antolatu dituen protesta ekimenetan parte hartzeko gonbita luzatzen diogu euskal jendarteari. Kontuan izan ultra eskuina krispazio-egoera sortzera datorrela, hori duela helburu. Seguru gaude euskal herritarrok ez diegula nahi duten argazkia oparituko.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.