ALBISTEAK

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak gaur goizean kaleratutako ebazpenak ez du giza eskubideen urraketa hau geldiarazi. Auziaren fondoan ez da sartu. Giza eskubideak urratzen jarraitzen du Espainiako Erresumak eta berak sortutako tranpa juridikoa epaitu gabe gelditu da. Era guztietara, orain arteko ildoan jarraitu beharra dago: presoen eskubideen defentsan lanean jarraitzea ezinbestekoa da, kontsentsu zabalak sortuz, salbuespeneko egoera hau lehenbailehen amaitzeko.

Kezka eragin digu ebazpenak, Espainiako erresumak giza-eskubideak urratzeko erabili duen trikimailu juridiko bat epaitu gabe gelditu delako.. Era berean, harridura sortu du, Europako Legediak gizatasunean oinarritutako espetxe-politika babesten duen bitartean, Espainiako Estatua kontrako norabidean ari baita, mendekuan oinarritutako salbuespeneko espetxe-politika aplikatuz.

Presoen aferak, batez ere, irtenbide politikoa behar du. Bide-orri partekatu bat ezarri beharra dago eragileen artean, presoen auziari modu seguruan irtenbidea aurkitzeko. Eta hori guztia prozesu baten baitan egin beharko litzateke, guztien kaleratzea kontuan hartuko duen prozesu baten baitan, ehunka preso dauden artean ezinezkoa baita bakea eta normalizazioa.

SORTUk bere esku dagoen guztia egingo du orain arteko ildoari eusteko. Kontsentsu zabalak eraiki behar dira maila guztietan, izan herrietan, izan erakundeetan. Lege urraketen aurrean posible da (urruntzea, gaixoak, 3/4ak beteak dituztenak, edadetuak...), larunbatean Donostiako manifestazioan ikusi ahal izan genuen moduan.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.