ALBISTEAK

COVITE elkarteak Kalera Kalera dinamika Tolosan ospatzen ari zen Iheslari Eguneko ekitaldia lehertzera etorri da gaur eguerdian.

COVITE bezalako taldexka ultrek herri hau iraganeko garaietara eraman nahi dute. Iraganari lotuta nahi du herri hau. Enfrentamendua eragin  nahi  du,  herri honek  bakea nahi duen bitartean. 

Zera  eskatu  nahi  diegu:  ez  daitezela  etorri ekitaldi  baketsu  bat  lehertzera; errespeta ditzatela besteen ekitaldiak, besteek haienak errespetatzen dituzten moduan.

Eta, batez ere, zera eskatzen diegu: utz diezaiotela biktimak helburu zitalekin erabiltzeari. Ez dira halako ekitaldiak biktimei sufrimendu erantsia eragiten dietenak, baizik eta COVITEk biktimekin egiten duen erabilpen partidista eta miserablea. Horixe da biktimei sufrimendu erantsia eragiten diena. Bakeak eta bizikidetzat jarrera eraikitzailea exijitzen du.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.