ALBISTEAK


Hona hemen Arkaitz Rodriguez SORTUko idazkari nagusiak gaur Iruñeko Refena erakustazokan, HERRItmoa BIZItu lelopean egindako Konferentzia Politikoan emandako hitzaldia, 498 militanteren aurrean:

 

Presoei, errefuxiatuei, deportatuei eta haien guztien senideei. Maite zaituztegu, ez zaituztegu sekula bakarrik utziko, eta ez dugu etsiko zuek guztiak etxean izan arte.

Katalanei. Erreferendumaren urteurrena. Seguim amb vosaltres! Zuekin jarraitzen dugu! Seguimos trabajando duro para abrir cuanto antes ese segundo frente en Euskal Herria, porque, como dice la canción, si tiramos juntos de la estaca, seguro que cae.

Azkenik, Gudari Eguna ospatu berri den honetan, oroitzapen berezi bat izan nahi dut bide luze bezain aberats honetan eroritako guztientzat eta haien senideentzat. Haien memoria debekatua dute; haien oroimena klandestinitatera kondenatu nahi dute. Baina iritsiko da eguna libreki eta egun argitara oroitu ahal izango dituguna. Areago: iritsiko da eguna, abesti aski ezagunak dioen bezala, haien guztien izenak abestuko dituguna.

Lehen konferentzia da ETA gabe. Horrebestez, 60 urte hauetako borrokak eman duenaren balantze azkarra egiteko une aproposa dugu. Miribillan esaten genuen bezala, ezker abertzaleak ez du lortu estatua mugiaraztea gatazka politikoari irtenbide demokratiko bat emateko. Hori hala da, eta onartu beharra dago. Baina, termino estrategikoetan, askoz ere garrantzitsuagoak izan daitezkeen gauzak erdietsi ditugu: Gure herriaren asimilazioa galarazi dugu, trantsizioaren markoa agorpenera eraman dugu, sakoneko aldaketa baterako baldintzak sortu ditugu.

Zeintzu baldintzak? Euskal Herrian, unionismoa inoiz baino ahulago dago, ezkerreko independentismoa bigarren indar politikoa den bitartean. Ipar Euskal Herrian instituzio propioa daukagu, lehen aldiz 200 urtean. Nafarroa garaian, erregimena bota eta aldaketa martxan dago. Gehiengo bat dago erabakitzeko eskubidearen alde, burujabetzaren alde, sakoneko aldaketa politiko eta sozial baten alde. Herri bat zutik, bizirik eta martxan, hori da ezker abertzalearen garaipen politikoa, harrokeriarik gabe baina harrotasunez aldarrikatu beharrekoa.

Orain, baldintza horiek probesturik, askapen prozesua bururaino eramatea falta da; orain irabaztea falta da. Eta irabaztea da aldaketa hori bururaino eramatea. Irabaztea da burujabetza eskuratzea. Eta irabaztea da estatu bat eraikitzea, ezkerretik. Zeren eta guk ez dugu nahi estatu bat besterik gabe banderaz aldatzeko. Guk nahi dugu estatu bat eredu sozial eta ekonomiko justu bat eraikitzeko. Guk nahi dugu estatu bat kalitatezko demokrazia bat eraikitzeko. Eta guk nahi dugu estatu bat gizon eta emakumeen arteko parekidetasun osoa erdiesteko.

Puntu honetan, ozen salatu nahi dugu bakarren batzuek hitzetik hortzera darabilten euskal oasiaren ideia gezur biribila dela. Zeren eta ustezko oasi horretan: aurten, dagoeneko, indarkeria matxistak sei emakume hil ditu, milaka eta milaka bortxatu edota erasotu; oasi horretan, aurten, dagoeneko, 50 langile hil dira lan istripuetan; 0asi horretan, pentsiodunen %50 bat pobreziaren mugaren azpitik bizi dira, eta pentsiodun emakumeen kasuan %90; oasi horretan, gazteek bi aukera baino ez dituzte: edo miseriazko soldatak onartu, edo herbestera joan, hor ere miseriazko soldatak kobratzeko.

En ese supuesto oasis, empiezan a acumularse los casos de enchufismo, amiguismo, clientelismo y corrupción, muy vinculados, por cierto, al PNV. En ese supuesto oasis, sufrimos un recorte sistemático de nuestro autogobierno y nuestra soberanía, la imposición de reformas laborales y de las pensiones, ataques a la mayoría sindical y una creciente estatalización de las relaciones laborales, con la consecuente precarización y empobrecimiento de los y las trabajadoras. Así que no, esto no es ningún oasis, y, si no, que se lo digan a nuestros mayores, a nuestras jóvenes, a los familiares de los trabajadores muertos o a las hijas de Maguette Mbegouren.

Necesitamos soberanía, para revertir las imposiciones y recortes provenientes de Madrid. Y necesitamos políticas sociales y económicas al servicio de la mayoría y no de una pequeña minoría privilegiada.

Y en este punto, quiero mandar un abrazo a esos pensionistas, a esas mujeres, a esos jóvenes que, con sus luchas y movilizaciones, están plantando cara a pie de calle a la subordinación y el neoliberalismo, y sentando las bases de un futuro de dignidad, igualdad y justicia social.

Une aproposa da ere joandako ikasturtearen balantzea egiteko:

  1. ETAren desegitea. Ziklo aldaketa arrakastaz burutu dugu, zeren eta ziklo aldaketa hori determinantea gertatu da Euskal Herriaren eta estatuen arteko indar harremanaren aldaketarako. Eta puntu honetan, zoriondu nahi ditut bakearen artisauak, Ipar Euskal Herriko gizartea eta, oro har, Euskal Herria bera. Zeren eta ziklo aldaketa horrek estatuen aldetiko era guztietako oztopo eta sabotaiei egin behar izan baitie aurre.

  2. Acuerdo sobre las bases y principios del nuevo estatus político de la CAV. También éste es un logro popular, porque sin el impulso de esa mayoría social favorable al derecho a decidir no hubiera sido posible. Por cierto, que a futuro, ese acuerdo necesita de un impulso social que lo haga irreversible, porque, como ya estamos viendo, no le van a faltar enemigos, también dentro del propio PNV, y porque los cambios políticos y sociales tan solo pueden materializarse de la mano de la organización, la movilización y la presión popular. Una última reflexión: sin derecho a decidir no hay nuevo estatus. Por eso, aviso a navegantes: la izquierda abertzale no avalará ningún acuerdo que no recoja el derecho a decidir.
    Como decía Telesforo, no vamos a aceptar nada que no sea una relación de igual a igual, de pueblo a pueblo y de estado a estado.

  3. Hemos conseguido impulsar el cambio en Nafarroa. Y aquí quiero lanzar dos reflexiones:
    La primera tiene que ver con la dialéctica entre el cambio posible y el cambio necesario. El cambio en Nafarroa es el cambio posible en base a la actual relación de fuerzas. A nosotros nos gustaría que fuera bastante más allá, de tal forma que ese cambio fuera no el cambio posible, sino el cambio necesario. Pero, en definitiva, ese es el cambio que es posible aquí y ahora.
    Segundo, precisamente, el papel de los agentes soberanistas de izquierda, de las fuerzas políticas, sociales y sindicales de izquierda, ha de ser el de trabajar, fundamentalmente desde la calle, para ensanchar permanentemente los límites de lo posible, de tal forma que el cambio posible vaya aproximándose, cada vez más, a ese cambio necesario. Ese papel en ningún caso puede ser el actuar de guardián de las esencias, ni el de ver los toros desde la barrera.

  4. IEH-n Euskal Elkargoaren instituzioa egonkortu dugu eta, dagoeneko, indar hartzen ari da eskumen eta burujabetza maila handiagoko instituzio baten beharra.

  5. Bestalde, presoen aferari dagokionez, nahi eta behar baino askoz ere beranduago eta polikiago bada ere, estatuen murruan pitzatzen hasi gara.

  6. Azkenik, aurten, azken hamarkadetako mobilizaziorik handienak izan dira. Kataluniarekiko elkartasun manifestazioak, euskal presoen aldekoak, Martxoaren 8ko greba, pentsiodunen mobilizazio iraunkorra, Altsasuko gazteen aldekoa, erabakitzeko eskubidearen eta burujabetzaren aldeko giza-kate erraldoia… Kalea bor-bor dago, aspaldi ez bezala.

  7. Ondorioz, eta oro har: duela pare bat urte esaten gabenuen bai ezker abertzalea bai, oro har, euskal gizartea pulso gabe antzematen genituela, gaur da eguna esan dezakeguna bai ezker abertzaleak bai herri honek pultsoa berreskuratu dutela, eta, horrenbestez, herri hau aipagai dugun burujabetza eta aldaketa sozialaren hortzimuga horretatik hurbilago dagoela.

Ikasturteko berriko erronkak. Sortuk funtzio nagusi bat dauka, ikasturteko erronka nagusiena ere badena: burujabetza prozesua azkartzea. Horrek behar du ikasturteko erronka nagusia. Eta erronka nagusi horren baitan hiru dira aurtengo ikasturteko erronka zehatzak:

  • Lehen erronka zehatza: ezkerreko subiranismoa eta haren etxe amankomuna den EH Bildu indartzea. Zeren eta EH Bildu da prozesu subiranistaren bermea. Bada, Sortuk bere bitarteko material eta humano guztiak jarriko ditu EH Bildu den XXI. mendeko herritar batasun horren indartzearen zerbitzura. Eta, are zehazkiago, Sortuk bere bitarteko material eta humano guztiak jarriko ditu datozen hauteskundeetan bai EH Bildu bai prozesu subiranista bera ahalik eta indartuen atera daitezen.

  • Bigarren erronka zehatza: burujabetza prozesua gizartez, eduki sozialez, herriz bete beharra dago. Hay que llenar el proceso soberanista de sociedad, de pueblo. Porque tanto el acuerdo sobre el nuevo estatus, como el cambio en Nafarroa y el proceso de institucionalización de Ipar Euskal Herria necesitan de un gran impulso social que los hagan irreversibles. El proceso soberanista en general necesita de un impulso social que lo haga irreversible. Y hay que llenar el proceso de sociedad, de pueblo, porque al igual que no hay cambio económico y social sin soberanía, no es posible un proceso soberanista sin todos aquellos que defendemos un futuro de igualdad, solidaridad y justicia social.

    Por eso, vamos a trabajar mano a mano y codo con codo con los pensionistas, con las mujeres, con las trabajadoras, con los jóvenes… para reforzar el músculo social del proceso, para articular un gran frente soberanista y transformador.

  • Hirugarren erronka zehatza: El tercer reto es sacar a los presos a la calle. Mensaje para el PSOE, y también para el PP. Se han acabado las excusas; nos hemos pasado años escuchando que cuando ETA desapareciera la dispersión acabaría en 48 horas. Y nos pasamos el día escuchando que hay que cumplir la ley. Pues bien: cumplir la ley, vuestra ley, de una vez. Y cumplirla ya.

    Kepa arronategi, al igual que el resto de presos enfermos y los mayores de 70 años, no tiene que estar en Zuera, tiene que estar en la calle.

    Marta igarriz, y el resto de presos con las 3/4 partes de la condena cumplida, no tienen que estar en logroño, tienen que estar en la calle.

    Todos los presos, absolutamente todos, no tienen que estar en cárceles “próximas” a Euskal Eerria, tienen que estar en Euskal Herria.


    Y todo ello como paso previo a la liberación de todos ellos. Porque no hay normalización política ni convivencia posible mientras en las cárceles españolas y francesas haya centenares de presos políticos. Pero, sobre todo, porque este pueblo tiene derecho a un futuro sin presos políticos.

Bukatzeko, Miribillan esaten genuen bezala, parez pare dugun erronkari begira, gure baloreak: konpromisoa, elkarlana, konfiantza.

  • Konpromisoa: aurrera begira, orain arte bezala, gakoa, borroka da. Bada, Miribillan bezalaxe, gaurkoan ere, gonbidatzen zaituztet, duela 60 urte, gazte talde hark beren buruari egin zionaren moduko promesa egitera: ez dugu etsiko herri honen askatasun osoa erdietsi arte; ez dugu etsiko euskal preso, errefuxiatu eta deportatu guztiak etxeratu arte.

  • Elkarlana: bide hori ezin egin du ezker abertzaleak bakarrik; aliantza zabalen eta artikulazio berrien eraikuntza inoiz baino beharrezkoagoa da. Eta horretarako, inoiz baino gehiago, herriarekin egon behar dugu, herriarekin harremandu, herriarekin hitz egin, herria entzun, gauzak harekin batera egin: Batetik, herriari zor gatzaizkiolako; eta, bestetik, gauzak herriarekin eginez gero, behin ere ez garelako erratuko.

  • Konfiantza. Gure buruarengan eta, batez ere, gure herriarengan. Badago horretarako eta gehiagorako indarra. Ezker Abertzalea hau gai izan da frankismoari aurre egiteko. Ezker Abertzalea hau gai izan da gerra zikinari, torturari, kare biziari, espetxeari, herbesteari eta legez kanporatzeari aurre egiteko. Ezker Abertzalea hau gai izan da oztopo guztien gainetik estrategia aldaketa burutu eta ziklo politiko berri bat zabaltzeko. Eta, ez egin dudarik, ezker abertzale hau gai izango da, beste sektore batzuekin elkarlanean, herri hau independentziara eta sozialismora eramateko.

Beraz, kalera, lanera, borrokara, etorkizuna gurea da eta!

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.