ALBISTEAK

Iruñeko Sortuk biharko manifestaldian parte hartzea garrantzizkotzat
jotzen du datozen aldarrikapenak bultzatzeko:

  1. Maravillas gaztetxearen huste judizial eta polizialaren estrategia salatu
    eta bide poliziala irtenbide baino arazoa dela ozen adierazteko. Biharko
    manifestaldia horretarako bozgorailua izan behar dela pentsatzen dugu.
  2. Irtenbide posible bakarra elkarrizketa dela aldarrikatzeko. Alde zaharreko
    bizilagun eta eragile ezberdinek eskatu bezala, ez baitago Maravillas
    Gaztetxearen zioa konpontzeko bestelako biderik. Horregatik, biharko
    manifestaldia, lehenbailehen, elkarrizketa abiatzeko bozgorailua bilakatu
    behar dela uste dugu.
  3. Geroa Bai aldaketa bultzatu zuten printzipioetara itzul dadin eta bide
    judiziala albora dezan exijitzeko. Horrelako gertaerek, Erregimena indartu
    eta sakoneko aldaketa politiko zein sozialetik urruntzen baikaituzte.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.