ALBISTEAK

Sortuk saminez jaso du NBEko Idazkari Orokor ohi Kofi Annan zendu izanaren berri. Eritasun larri eta azkar batek eraman du.

Kofi Annanek euskal gatazkaren konponbidearen alde egin du, publikoki Aieteko Konferentzian parte hartuz, zein Arnagako Adierazpenari babesa azalduz, hala nola pribatuki konponbidearen alde agertuaz beti.

Ugariak izan baziren ere espainiar Estatuaren eta botereen presioak, inoiz ez zuen bere iritzia aldatu. Annan Jauna beti agertu zen konponbide elkarrizketatuaren alde , bai Euskal Herrian eta berriki baita Katalunian ere, hala nola mundu osoan barrena, azken urte hauetan The Elders taldearen baitan.

Halaber, ugariak izan ziren bere bizitzan zehar Giza Eskubideak oinarri izango dituen mundu hobe baten aldeko eta gerraren aurkako ekarpen eta ekimenak.

Badu beraz zer eskertu ezker abertzaleak zein Euskal Herriak.

Gure doluminik sentikorrenak Annan familiari, Fundazioari bai eta NBEko kidegoa zein Ghanako herriari ere.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.