ALBISTEAK

Maravillas Gaztetxearen desalojoa dela eta, Sortuk lehen adierazpen hauek egin nahi ditu:

1) Desalojoa eta poliziaren jarrera bortitza irmoki salatzen ditugu. Elkarrizketaren bidea itxi izana larria iruditzen zaigu, are, Aldaketa bera ezberdinen arteko elkarrizketan oinarritzen denean.

2) GeroaBairen jarrera guztiz arduragabea da. GeroaBai kontziente izan behar da Aldaketa lauko gobernua sustengatzen dugun lau indar politikoen batura baino askoz zabalagoa dela; Nafarroako eraldaketa helburu duen gehiengo sozial eta politikoa da. GeroaBairi aldaketaren bidera itzul dadila exijitzen diogu, gaurkoan aldaketaren aldeko gehiengoen eskariari huts egin baitio.

3) Gure babes osoa adierazi nahi diegu Maravillas Gaztetxeko kideei, autogestioaren alde lanean ari diren pertsonei, zaurituei eta Iruñeko alde zaharreko auzokideei.

 

Sortu, 2018ko abuztuaren 17an

#HERRItmoaBIZItu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.