ALBISTEAK

Beste behin ere inpunitate osoz burututako bi egitate larri publikoki salatzera agertu beharrean gaude; euskal preso politikoak eta beren senideak izan dira egitate larri horien helburu.

Andaluzia inguruko espetxeetan dauden presoak bisitatzera senideak zeramatzan autobusari harrika eraso diote Algecirastik Puertora zihoanean. Oso larria deritzogun eraso honek agerian uzten du zelako askatasunez eta inpunitatez jokatzen duten guziok dakigunek.

Gertaera hauen ardura sakabanaketa diseinatu eta bultzatu zutenek dute. Bakeaz eta elkarbizitzaz hitz egiten da, baina preso politikoen senideek Estatuaren indarkeria jasaten jarraitzen dute. Hau guztia aldatzeko garaia da. Gobernutik esaten digute elkarbizitzaren alde lan egiteko ordua dela, baina elkarbizitza ezartzea ezinezkoa da presoak sakabanatuta egonik eta senideek bidaiatzen jarraitu behar dutenean, bidaia horiek Asturiasera edo Zaragozara badira ere. Zaballan eta Iruñean nahi ditugu lehenbailehen.

Mikel Albisu euskal preso politikoak Réauko espetxean (bere etxetik 930 kilometrora) jasan dituen heriotza mehatxuak salatu nahi ditutu bestalde. EPPKko zuzendaritzako kideak denbora gutxian jasan duen bigarren erasoa da hau. Beste preso baten eraso fisikoaren ondoren ospitalera eraman behar izan zuen apirilean. Oraingoan funtzionarioek egin diote heriotza mehatxua, bere ziegan utzitako ohar batean.

Modu honetako mehatxu eta erasoak berehala bukatu behar dira. Ez diote inolako mesederik egiten euskal gizarteak eraiki nahi duen bake eta elkarbizitza eskenatoki berriari.

Gainerako eragile sozial, politiko, instituzional eta sindikalak gonbidatzen ditugu salatzen ari garenaren antzeko edozein gehiegikeria errefusa dezaten.

Erasoa jasan zuen autobusean zihoazen senideei, Mikeli, bere familia eta lagunei, eta Cordobako espetxera Javi Gallaga presoa bisitatzera zihoazela istripua izan zuten lagunei gure elkartasun besarkada indartsuena helarazi nahi diegu.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.