ALBISTEAK


Arkaitz Rodriguez SORTUko idazkari nagusia Dia da Patria Galega ospakizunean parte hartzen ari da gaur, BNGrekin batera. Modu honetan, adierazi nahi izan diogu Galiziako herriari Euskal Herriak bezalaxe bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duela eta ondoan izango gaituztela.

Arkaitz Rodriguezen esanetan, “Santiagora etorri gara gaur Espainiako Estatuari, Europari eta munduari esatera etorri Galizia, Euskal Herria eta Katalunia bezalaxe, herri bat dela eta horrexegatik bere etorkizuna modu askean erabakitzeko eskubidea duela”.

Eguerdiko manifestazioan parte hartzeaz gain, beste hainbat ekitalditan izan da Rodriguez. Atzo, esaterako, BNGko bozeramaile Ana Pontonen hitzaldi batean izan zen. Horrez gain, Rosalia de Castro eta Daniel Castelaoren urteroko omenaldian parte hartu zuen.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.