ALBISTEAK

 

SORTUk zorion-agur beroa helarazi nahi dio Mexikoko herriari eta bere presidente aukeratu berriari, Andres Manuel Lopez Obrador jaunari, bere garaipen eztabaidaezinagatik. Zorionak, era berean, Mexikoko herriarentzat prozesu erabakigarri honi ilusioz eta ardura historikoz aurre egiteagatik, eta, Movimiento de Regeneración Nacionalen eskutik, eraldaketa-tresna nagusi gisa, herrialdera demokrazia eta burujabetza ahalbidetu ditzakeen aldaketaren aukera ekartzeagatik, gizarte hobe bat lortu ahal izateko.

Mexikoko herriaren elkartasuna Euskal Herriko bihotzetan dago, eta gure elkartasunak zuekin jarraituko du
 
Ander Larunbe (SORTUko ordezkaria Mexikorako)

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.