ALBISTEAK

Erabat onartezina da urrunketaren eraginez euskal preso politikoen senideek eta lagunek bizia arriskuan jartzen jarraitzea. Zorionez Garikoitz Garcia Arrieta preso aretxabaletarren lagunek asteburuan izandako istriputik onik irtetea lortu arren, berau saihets zitekeen, aurretik izandako beste guztien moduan.

Aski da! Gobernuari exijitzen diogu lehenbailehen amai dezala sakabanaketarekin eta urrunketarekin. Salbuespeneko politika honek berehala amaitu beharra du. Sakabanaketa eta urrunketa modu kolektiboan aplikatzen hasi ziren euskal preso politikoen aurkako errepresio estrategia batean. ETA deseginda, aitzakikiek inoiz baino gutxiago balio dute. Presoak berehala ekarri behar dituzte Euskal Herrira. Gehiengo sozial, politiko, sindikal eta instituzionalak aldarri horrekin bat egin du.

Estatuak behingoz presoen eta haien senideen aurka indarkeria erabiltzeari utzi behar dio. Bakean eta bizikidetzan oinarritutako herri bat eraikitzeko indarkeria orok lehenbailehen desagertu behar du, guztion hobe beharrez.

Era berean, SORTUk herritarrei dei egiten die datozen egunotan Hego Euskal Herriko hiriburuetan deitutako mobilizazioetan parte hartzeko.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.