ALBISTEAK

SORTUk kezka agertu nahi ditu Guardia Zibilak gaur egin dituen atxiloketak direla eta. Horrekin batera, atxilotuak lehenbailehen aske uzteko exijitzen du.

Kezkagarria da, itxaropenerako leihoak zabaltzen ari diren une batean datozelako atxiloketa hauek: presoen auzian Estatuak zenbait pauso emango dituela iragarri bezain laster.

Herri honen gehiengoaren kontra, Espainiako Erresumako hainbat sektorek ez dute bakean eta bizikidetzan aurrera egin nahi. Iraganean ataskatuta daude, ez dutelako agenda demokratikorik; demokrazian ahul sentitzen direlako. Gerran eroso sentitzen dira, indarkeriarik gabe ez baitira ezer.

Bakean eta bizikidetzan sakontzeko, herri honen desmilitarizazioa lortu behar dugu, eta horretarako Guardia Zibilak alde egin behar du. Trikorniodunak 1844an sortu zirenez geroztik, min handia eragin dute Euskal Herrian. Eta justiziarik gabe min egiten jarraitzen dute, Altsasun, La Manada kasuarekin eta gaurko operazioarekin.

Guardia Zibilak alde egin behar du Euskal Herritik. Hori dela eta, larunbatean Oñatiko 'Fan Hemendik' egunera joateko dei egiten dugu.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.