ALBISTEAK

 

Igandean milaka euskal herritarrek elkarri eskutik helduko diegu erabakitzeko eskubidea irmo aldarrikatzeko. Azken urteetako mobilizazio garrantzitsuenetako bat izango da zalantzarik gabe, jendetzak Gasteizko Parlamenturaino eramango baitu erabakitzeko eskubidearen aldarrikapena.
SORTUk argi dauka. Hemen geuk hartu nahi ditugu geure bizitzei eragiten dieten erabaki guztiak, izan estatus politikoari buruzkoak, izan pentsioei buruzkoak, izan lan-harremanei buruzkoak, izan taberna bateko liskarrei buruzkoak. Guztiak. Demokratikoki hartu nahi ditugu, burujabetzaz, beste inoren injerentziarik eta betorik gabe.
Igandetik aurrera, inork ezin izango du beste alde batera begiratu. Euskal jendartean indarra hartzen ari den aldarri honi lehenbailehen irtenbidea ematea espero dugu. Ez dago aitzakiarik; demokrazia kontua baino ez da, justizia kontua baino ez.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.