ALBISTEAK

SORTUk bat egiten du estatalizazioaren kontra LABek biharko egunerako deitutako lanuztearekin, eta Hego Euskal Herrian barrena antolatutako 135 mobilizazioetan parte hartzeko dei egiten du.

SORTU lanean ari da kalean, erakundeetan (EH Bilduren bitartez) eta eragin-esparru guztietan burujabetza berreskuratzeko. Izan ere, Espainiako Erresumak ez digu bizitza duinik opa, Madrilgo botere hegemonikoen interesak lehenesten baititu. Eta langileek, pentsiodunek, emakumeek, ikasleek eta langabetuek bezala, duintasuna eta baldintza hobeak behar dituzte. Hemen erabaki nahi dugu, hemengo errealitatea kontuan har dadila.

Funtsezkoa da lan-harremanen esparru propioaren aldarrikapena kalera eramatea. Kanpo injerentziarik gabe, betorik gabe, hemen erabaki nahi dugu. Izan ere, azken urteotan, hemengo langileei estatuko lan hitzarmenak aplikatzen ari zaizkie gero eta gehiago, eta horrenbestez langileen lan-baldintzak prekarizatzeaz gain, hemen erabakitzeko eskubidea ukatzen ari zaizkigu.

Herri honetan burujabetzara pausoak eman behar ditugu. Gehiengo sozial, politiko, sindikal eta instituzionalak garbi du. Gasteizko autogobernu ponentzian berriki hartutako erabakia urrats garrantzitsua zen. Laster, ekainaren 10ean, mugarri izango den beste urrats baten lekuko izango gara, milaka lagunek erabakitzeko eskubidea aldarrikatuko dutenean.

Entzun gaitzatela. Amai dezagun menpekotasunarekin. (H)erritmoa Bizituz, Euskal burujabetzarantz aurrera egin dezagun, Euskal Errepublika eraiki dezagun. Horregatik, bihar, kalera irten gaitezen!

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.