ALBISTEAK

 

Azken egunetan SORTUKO nazioarteko alorreko kideak Londresen egon dira. Bertan, hainbat alderditako  Westminsterreko legebiltzarreko kideekin zein jendarte zibileko antolakunde zenbaiten arduradunekin elkarrizketatu dira.

SORTUko kideek Euskal Herriko egoera azaltzeko parada izan dute, azken asteotako gertaerak berebiziko garrantzia dutela azalduz. Solaskideek ongi etorria eman diete berri horiei eta Euskal Herrian bakea sendotzeko urratsei babesa adierazi dute.

Argazkian, Gorka Elejabarrieta SORTUko nazioarteko arduraduna Sinn Féin eta Plaid Cymruko legebiltzarkideekin.

 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.