ALBISTEAK

Mikel Albisu euskal preso politikoak apirilaren 14ko arratsaldean Reauko espetxean jasandako erasoa dela eta, SORTUko Presoen Aldeko Batzordeak honako hau adierazten du:

  • Babesgabetasun egoeran egindako erasoa salatzen ditugu. Azken batean, euskal presoen babesgabetasuna bilatzen du sakabanaketak. Ez da lehen aldia kartzelariek edo preso arruntek euskal preso politiko bat erasotzen dutena. Kartzelariek lehenago ere baliatu izan dute presoak sakabanatuta eta urrunduta izatea, kasu batzuetan zuzenean presoak probokatzeko eta haiei eraso egiteko, eta beste batzuetan konfiantzazko presoak bultzatu izan dituzte euskal presoen aurka jarduteko.

  • Euskal preso politikorik inon bakartua ez egotearen garrantzia nabarmendu nahi dugu berriz ere, inpunitate-gunerik egon ez dadin.

  • Gure elkartasuna eta besarkada beroa helarazi nahi diogu Mikeli, baita bere senide eta kideei ere.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.