ALBISTEAK

Gaur Iruñeago Zigor Auzitegiko laugarren zenbakiak ekimen faxista bat ebitatzeagatik hiru nafar 30 eta 24 hilabeteko kartzela zigorrera kondenatu dituela jakin dugu.

2014ko maiatzean Hispania Verde izeneko talde faxistak Hartz Arrearen berreskurapenaren alde ekimena antolatu zuen Erronkarin. Hispania Verde MSR talde faxistari lotutako pantaila “ekologista” da, faxistentatzeko kideak erakartzeko pentsatua.

Sortuk salatzen du Espainiar Erreinuan kondenadun sententzia guztiak alde berdineko otzaran erortzen direla beti, faxistek inpunitate osoz nahi dutena egiten jarraitzen duten bitartean. Espainiak trantsizioan hausturaren partez erreformaren aldeko hautua egin zuen. Ez zen Estatu aparatuen depuraziorik izan ezta faxismoarekiko loturen hausturarik ere. Hautsa zelarik, euriaz loitza egin.

Espainiar Erreinuak raperoak espetxeratzen dituen bitartean Estatu aparatuen aurka kantatuz euren adierazpen askatasunerako eskubidea gauzatzeagatik, militante antifaxistak zigortzen ditu faxismoaren aurka protesta egitearren.

Demokrazia praktikatzeagatik lider independentistak espetxeratzen dituzten bitartean, militanteak atxilotzen dituzten bitartean euren kideak duintasunez agurtzeagatik edo euskal militanteak omentzeagatik, erregimenaren alderdiek Amnistiaren Legea altxatzea saihesten dute, erregimen frankistaren krimen faxistak argitzea oztopatuz eta, ezikusiarena egiten dute independentisten eta ezkerreko militanteen aurkako eraso faxisten aurrean.

Hiru nafarren aurkako sententzia legedi espainiarraren kortsea aplikatzen duen neurri biko “justizia” beste behin agerian uzten duen astakeria da.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.