ALBISTEAK

SORTU eta Iratzar Fundazioaren aldizkariaren lehen alea kalean da jada. Konferentzia Politikoan azaldu genuen bezala, aldizkariak komunitatea trinkotzeko eta formazio ideologikorako tresna izan nahi du, baina modu atsegin eta dibulgatiboan. ERRIA hitza armadoreak portutik ontzia askatzeko egiten duen oihua da: “Erria txikota!” “askatu soka!” da. Eta horixe da izenarekin adierazi nahi duen ideia: ezker abertzalearen ontzia askatu nahi du bere inteligentzia kolektiboa askatuz eta burmuinak astinduz, ontzi horri norabide edo ipar estrategiko garbi bat emanez.
Aldizkariaren bizpahiru ale argitaratuko dira urtean, mardula baita, lasaitasunez eta gozatuz irakurtzekoa. Sortzaile guztiek eta partehartun akreditatutako guztiek etxeko buzoian jasoko dute lehen ale hau datozen asteetan. erria.eus atarian ere eskuragarri izango du nahi duenak aldizkaria.

Hona hemen aldizkaria promozionatzeko bideoa:

https://youtu.be/qaFTlJWiON8

 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.