ALBISTEAK

-Beste ezer baino lehen, bizpahiru agur bidali nahi ditut:

  • Lehen agurra, une honetan kartzeletara bidean edo kartzeletatik bueltan izango diren senideei. Asteburuz asteburu bisitarako paketea prestatu eta ehunka kilometro egiten dituzteneni beren senideei beren maitasuna eta berotasuna eramateko. Eta gaurkoa bezalako egun berezi batean ere konpromiso horri tinko eusten ari zaizkienei. Nik, zuetako askok bezalaxe, badakit zer den egun bereziotan etxekoengandik urrun egotea. Eta ziurta diezazueket ez dagoela gabon opari hoberik bisiten berotasuna baino, eta kaletik gisa honetako mobilizazioek espetxeetaraino iristarazten dituzten animoak baino. Beraz, mila esker bihotz bihotzez zuen sustenguagatik, zuen konpromisoagatik, eta zuen maitasunagatik. Biba zuek!

  • Bigarren agurra, eta animorik beroenak, batetik Marta Igarrizen senideei, joan den asteazkenean, bisitatik bueltan, kotxe istripu larria pairatu eta gero hospitalean ingresatuta dauden horiei. Bestetik, Ibon Iparragirreri eta larriki gaixorik diren gainontzeko presoei. Azkenik, Sara Majarenasi. Haien guztien senideei.

    • Ozen salatu beharra dago: espainiar eta frantziar estatuen espetxe politikak orain eta hemen sufrimendua, biktimak eta are hildakoak eragiten jarraitzen du.

    • Eta argi esan beharra dago: ez dugu Nati Junko bakar bat ere gehiago nahi, ez dugu Kepa del Hoyo bakar bat ere gehiago nahi, ez dugu Belen Gonzalez bakar bat ere gehiago nahi, ez dugu Javier Perez de Nanclares bakar bat ere gehiago nahi. Aski da! Dipertsioa amaitu beharra dago, behingoz!

  • Azkenik, nola ez, besarkada bero eta goxo bat euskal preso, errefuxiatu eta deportatu politiko guztiei. Maite zaituztegu, ez zaituztegu sekula bakarrik utziko, eta ez dugu etsiko zuek guztiak kaleratu arte; bakea eta askatasuna lortu arte.

-Beste urte batez hemen bildu gara gatazkaren ondorioen konponbide integrala aldarrikatzeko, eta preso politikoen askatasuna exijitzeko. Behin baino gehiagotan esan dugu eta gaurkoan ere errepikatuko dugu: gatazka armatuaren ondorioen konponbideak eskatzen du preso politikoak kalera ateratzea. Ez dagoelako ez normalizazio politikoaz ez bakeaz hitz egiterik ehunka preso, errefuxiatu eta deportatu politiko dauden artean. Eta herri honek nahi eta merezi duelako preso, errefuxiatu eta deportatu politikorik gabeko etorkizun bat.

-Urte amaiera izaki, balantzea egiteko garaia da. Txalotu nahi ditugu gatazkaren ondorioen konponbidearen norabidean aurten izandako aurrera urratsak. Bereziki txalotu nahi dugu bai ETAren armagabetzea bai EPPKren erabaki ausarta. Biek ala biek erraztu egingo dutelako bai bake prozesuaren desblokeoa bai askapen prozesuan aurrera egitea. Eta horren lekuko da Ipar Euskal Herrian presoen auziak erdietsitako adostasun zabala. Baita, beste maila batean bada ere, Hego Euskal Herrian gaixorik diren presoen kaleratzearen aldarriak erdietsitako babesa. Zentzu horretan, bereziki txalogarriak iruditzen zaizkigu Ipar Euskal Herriko eragile politiko, instituzional, sindikal eta sozialen konpromisoa eta eskuzabaltasuna. Baita ere hiru probintzia horietako Lehendakari Jean René Etxegarairen konpromisoa. Zein ezberdina litzatekeen egoera beste batzuek ere konpromiso maila bera hartuko balute! Izan ere, galdera bat egin nahi dut nik: norbaitek uste du Hego Euskal Herrian ere Ipar Euskal Herrikoaren moduko adostasunik erdietsiko balitz espainiar nahiz frantziar estatuek minutu bakar batez ere eutsi egin ahal izango lioketenik egungo espetxe politikari? Bada, hain zuzen, hori da 2018ari begira Ezker Abertzaleak finkatzen duen erronka: Hegoaldean ere Ipar Euskal Herrikoaren moduko adostasun bat eraikitzea. 2018a preso politikoak kaleratzeko bide orri bat adosteko urtea izan behar da. Gatazka armatua amaituta presoak kalera atera behar dira. Euskal Herriko eragile politikoek, sindikalek eta sozialek adostutako epeetan eta baldintzetan, bai, baina kalera atera behar dira. Dagoeneko ez dago aitzakiarik. Orain presoak! Ezker Abertzaleak bere esku dagoen guztia egingo du halako bide orri bat posible izan dadin. Gure esku dagoen guztia egingo dugu gatazka armatuaren ondorioen konponbide justu, oso eta iraunkor bat erdiesteko. Gainerako eragileei eskatzen diegu gauza bera egin dezaten, konponbide oso hori ez baitaiteke aldebartasunez egin; konponbide horrek Ipar Euskal Herrikoaren moduko alde anitzeko konpromisoak eskatzen dituelako.

-La actitud valiente, generosa y constructiva tanto de ETA como del EPPK, así como de la mayoría de agentes políticos, sindicales y sociales de Euskal Herria contrasta con la actitud de los estados y, sobre todo, del gobierno español, el cual continúa obstaculizando todo avance del proceso de soluciones. En este sentido, hay que decir alto y claro que no todas las violencias han desaparecido del país. Que seis años después del cese definitivo por parte de ETA, y prácticamente un año después de su desarme, los estados siguen empleando la violencia, siguen empleando su particular estrategia político-militar para imponer su proyecto político: porque la política de dispersión es violencia; mantener a los presos gravemente enfermos en prisión es violencia; intentar imponer un relato de vencedores y vencidos es violencia. En este sentido, hay quien quiere hacernos creer que en este país no ha existido conflicto político. Hay quien quiere hacernos creer que los militantes de ETA son sencillamente unos terroristas. Y que la existencia de miles de torturados y centenares de asesinados a manos del terrorismo de estado es fruto de nuestra imaginación. Pues bien, les tenemos que decir que la Izquierda Abertzale ni ha compartido ni comparte ni va a compartir jamás ese relato. Exigimos un relato veraz de lo sucedido. Por eso, porque queremos y deseamos una solución justa, estable y duradera no ya de las consecuencias del conflicto sino del conflicto como tal decimos que los presos políticos vascos deben salir a la calle; decimos que las fuerzas de ocupación deben abandonar este pueblo; y decimos que los estados tienen que hacer su propio tránsito a una estrategia exclusivamente política y democrática y deben respetar nuestros derechos nacionales.

-En cualquier caso, de los estados no esperamos gran cosa. No van a renunciar a su violencia fácilmente, ya que saben que sin violencia no son nada. Saben que sin violencia más pronto que tarde este pueblo optará por constituir un estado propio y por la independencia.

-Nuestra confianza está en la sociedad vasca, en sus gentes, en sus instituciones. Porque esta sociedad ha demostrado sobradamente que, cuando se lo propone, es capaz de lo mejor. A ella han ido dirigidas tanto las iniciativas de ETA como del EPPK. Y a ella van a ir dirigidas las iniciativas que a futuro adopte la Izquierda Abertzale. A buscar la complicidad no de los enemigos de la paz, sino de la sociedad vasca, de sus gentes, sus instituciones y sus agentes.

-Ildo horretatik, esperantza mezu bat helarazi nahi diogu euskal gizarteari: apirilak 8ak erakutsi bezala, gizartearen bultzadaz posible da estatuen gerra estrategia pitzatzea. Estatuak boteretsuak dira, baina ez garaitezinak. Hala, bada, ez daukagu zalantzarik mobilizazioarekin, herri aktibazioarekin eta borrokarekin Euskal Herriak irabaziko duela bakea, irabaziko duela presorik gabeko etorkizun bat, eta irabaziko duela askatasuna.

-Bide horretan, Parisekoa eta gero, euskal gizarteak hitzordu berri bat dauka urtarrilaren 13an, Bilbon. Urtarrilaren 13an leherraraz ditzagun Bilboko kaleak. Bete ditzagun kaleak kartzelak hustutzeko.

-Ordu arte, animo, segi borrokan eta urte berri eta aske on!

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.