ALBISTEAK

Sorturen Herrigintza egiturak tailerra antolatu du otsailaren 10erako Landakon (Durango). Tailer honetan herrigintzatik ziklo politiko honi egin beharreko ekarpenaz jardungo gara. Praktika lokal eredugarriak aztertuko ditugu, Raul Zeliken laguntzarekin herrigintza aro berri baten norabidez egingo dugu gogoeta, eta azkenik, aro berrirako lanabes batzuk proposatuko ditugu. Izena eman dezakezu jada www.partehartu.sortu.eus-en.

PROGRAMA

1/ Zer eta nola egin gure herri eta auzoetan? Ezagutu egun martxan dauden proiektu eredugarri batzuk. Egun Euskal Herrian barrena garatzen ari diren tokiko 20 proiektu inspiratzaile aurkeztuko dira workshop formatoan.

2/ Herrigintza aro berri baterako begiradak mahai ingurua Raul Zelikekin. La izquierda abertzale acertó liburuan planteatzen diren gako batzuk jarriko dira mahai gainean eztabaidarako.

3/ Esperientzien gunea egitasmoaren aurkezpena.

4/ Azken berrogei urteetako herrigintza lanaren memoria jasotzeko asmoaren plazaratzea eta ekimen posibleen azterketa.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.