ALBISTEAK

 

Mediku-perituak egin duten txostenak ez du inolako duda izpirik uzten Ibon Iparragirreren osasun-egoerari buruz: hain larri dagoenez hiltzeko arrisku handia du, eta kartzelako baldintzek haren egoera okertu besterik ez dute egiten. Txostenaren sendotasuna dela eta, epaileak preso ondarroarra etxeratuko duela espero eta desio du SORTUk. Hala ere, azken hitza epaitegi instantziek dutela kontuan hartuta, gertaerak zuhurtziaz jarraitzea eta gertakariak egintzat ez ematea komeni dela nabarmendu nahi du SORTUk.

Hies gaitza dela eta, Ibon Iparragirreren osasun egoera oso larria da, epailearen aginduz txostena egin duen mediku adituaren arabera. CD4 zelulen gutxieneko kopurua ere ez du, eta edozein infekziok bizi ahal izateko atalei eragin liezaioke. Horrez gain, txostenaren arabera, kartzela ez da leku egokia haren osasun egoera kontuan hartuta, hango bizi-baldintzetan arrisku are handiagoa baitu edozein infekzioren bat hartzeko. Era berean Iparragirreren gaixotasuna sendaezina dela nabarmentzen du.

Pronostikoari buruz, ez du zehazten egoera terminalera noiz iritsiko den: ordu batzuk barru, hilabete batzuk edo urte batzuk barru izan daiteke. Hala ere, kartzelan jarraituz gero, prozesua fase terminal baterantz bizkortuko dela aurreikusi du.

Hori dela eta, Espetxe Erreglamenduko 104.4 eta 196.2 ezartzeko baldintzak badaudela dio , gaixotasun oso larri eta sendaezina baitu. Egungo bizimodu egoerarekin jarraituz gero okerrera egingo du.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.