ALBISTEAK

 

Manuel Zelaya presidente legitimoaren aurka kolpe instituzionala gauzatu zela zortzi urte pasa ondoren, hauteskunde orokorrak egin zituzten Hondurasen azaroaren 26an. Tentsioa a eta irregulartasuna nagusitu ziren, agintariek eta hautes-auzitegi gorenak eraginda. Hauteskunde eguna amaitu ondoren, lehen emaitzen arabera, Salvador Nasrallaren nagusitu zen %5 baino gehiagoko aldearekin.

Gero bost egun igaro ziren emaitza ofizialik gabe. Bitartean, hautes-sistema 10 orduz erorita egon zen eta zenbait irregulartasun gertatu ziren. Zortzi egin pasatu ondoren, hautes-auzitegi gorenak iragarri zuen Juan Orlando Hernandez hautagai presidentzialak %1,5eko aldea atera ziola Salvador Nasrallari, ia 53.000 boto gehiagorekin.

Egungo presidentearen exekutiboak botereari nola edo hala eusten dio eta armada atera du kaleetara. Informazioa eskatzeko eta iruzurra salatzeko kalera irten diren Hondurasko herritarren protestaldi baketsuei indarkeria erabiliz erantzuten die. Gobernuko kabineteak Konstituzioko eskubide guztiak urratu ditu.

Egungo Gobernuaren neurri errepresiboak eta hautes-auzitegi gorenaren irregulartasunak salatzen ditu SORTUk. Hori dela eta, Hondurasko herriari eta Salvador Nasralla hautagaiari elkartasuna agertu nahi dio.

Iruzurraren aurkako nazioarteko salaketarekin bat egiten dugu. Era berean, armadaren eta Hondurasko Poliziaren indarkeria erabat baztertzen dugu, protestaldi baketsuetan zazpi hildako eragin baitituzte dagoeneko.

SORTUk dei egiten die bere kideei eta internazionalista orori, gaurko, abenduak 5, Bilbon Hondurasko herri errebeldearekin Elkartasuna antolatutako manifestazioan parte hartzeko, Hondurasko herriari elkartasuna agertzeko eta iruzurra zein Estatu Kolpea salatzeko.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.