ALBISTEAK

 

Apirilean, larria iritzi bagenion Sandra Barrenetxea bortxatu eta torturatzeagatik auzipetutako guardia zibilen absoluzioari, kasua are eskandaluzkoagoa da orain, absoluzioa eman zuen epaileetako bat Guardia Zibilak saritu zuela jakin denean. Izan ere, Alfonso Gonzalez Guija epaiketa baino bost hilabete lehenago kondekoratu zuten. Hori nahikoa izan beharko litzateke epaia bera baliogabetzeko.

Hori dela eta SORTUk honako hau adierazi nahi du:

  1. Sinisten dizugu, Sandra. Sinesgarritasun osoa ematen diogu Sandra Barrenetxearen testigantza lazgarriari azaroaren 25eko testuinguruan, emakumeenganako bortizkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren testuinguruan. Istanbulgo Protokoloak frogatutzat jo zuen Barrenetxearen testigantza. Tortura Euskal Herrian sistematikoa izan bada ere, Euskal Herrian egiaztatutako 5.657 kasuetatik bakan batzuk baino ez dira ikertu. Torturaren zigorgabetasuna erabatekoa da oraindik hemen.

  2. Torturaren aitortza beharrezkoa da. Benetako bakea eta bizikidetza lortzeko tortura biktima guztien aitortza, justizia eta erreparazioari heldu behar zaio. Ezinbesteko urratsa da agertoki berri baterantz aurrera egiteko .

  3. Espainiako Errresuman ez da bermerik. Beste behin ere agerian gelditu da 78ko erregimenean ez dagoela botere-banaketarik. Komeni zaionean, epai arbitrarioak hartzen dira erregimena bera ez kaltetzeko. Horrek guztiak errepikatzen ari garen ideia indartu besterik ez du egiten: Espainia demokratizaezina da.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.