ALBISTEAK

Hona hemen, Miren Zabaleta SORTUko bozeramaileak Santi Brouard eta Josu Muguruza ezker abertzaleko kide erailen omenez egindako manifestazioaren amaieran eskainitako hitzartzea:

Gaurkoan hemen batu gara, Santi eta Josu gogoratzeko, aitortzeko, aldarrikatzeko.

Eta lehenik eta behin, besarkada estu bat bere senideei eta oro har, hainbatek inposatu nahi duten errelato bakarrak ukatzen dituen erahildako eta hildako guztien senide eta lagunei. Gora zuek!

Santi eta Josu Estatu hilketak izan ziren eta Estatu estrategia batek erahili zituen. Estatua herriak geldiarazteko zertarako gai denaren adibidea dira. Eta dioguna da Estatu Estrategia bera dela beste hainbat eraili zituena eta torturatuak, kartzelaratuak, erbestera bidalitakoak....ere eragin dituena. Eta, esan bezala, gaurko hau izan dadila guzti horiei gure aitortza, errespetua eta maitasuna bidaltzeko egun bat. Existentzia ukatu nahi dieten guztiena. Guzti-guztiena.

Edonola ere, Santi eta Iosuren ekarpenak bizirik dirau. Herri honen eta ezker abertzalearen borrokan bizi direlako. Belen Gonzalez-en ametsak bizirik dirauen bezala. Agur eta ohore Belen!

Idazle batek zera esan zuen behin: iragana eta oraina puntu bakarrean batzen, topatzen eta besarkatzen direla. Eta puntu hori ETORKIZUNA dela. Eta arrazoia zuen.

Ba hortxe topatuko gara, Santi eta Josu. Hortxe, Belen. Irabazteke dugun etorkizunean. Ze memoriarik gabeko herriak ez dauka etorkizunik, eta gure memoria etorkizuna irabazten idatziko dugu, gure etorkizuna libreki erabakitzen. Eta lortuko dugu!

En días como hoy, supongo que es normal preguntarnos sobre dónde estarían. Sobre qué pensarían. Y supongo que...

  • Que se alegrarían y sonreirían, porque aquellos cánticos de rebeldía que dedicaron al monarca en su primera visita a Gernika resuenan todavía hoy.

  • Supongo que se alegrarían porque, la mentira de la mal llamada transición democrática ha quedado totalmente al descubierto y estamos asistiendo al cuestionamiento del régimen del 78.

  • Y seguro que se alegrarían porque todos estos años de lucha y su aportación no han caído en saco roto.

    • Hoy, la mayoría de la sociedad vasca es favorable al reconocimento nacional y al derecho a decidir.

    • Hoy, somos muchas más que entonces las que compartimos el ánalisis que ellos hicieron. Que la única posibilidad de democratizar el Estado pasa porque aquí, como en Catalunia seamos capaces de llevar a cabo sendos procesos soberanistas. Es decir, que lo que no es posible en España lo hagamos aquí, en Euskal Herria.

    • Y hoy, en Euskal Herria existen las condiciones para que se produzca un cambio político y social en profundidad.

  • Y pienso que, por encima de todo, se sentirían orgullosos. ¿Sabeis de qué? De ser parte de este movimiento. ORGULLOS.

    • Orgullosos, como lo están los 311 presos politicos vascos, de ser parte de un movimiento político que frente a aquellos que hablan de derrota de la ia ha contribuido como nadie a mantener vivas las ansias de libertad de este pueblo.

    • Humildemente orgullosos de ser parte de una historia y un movimiento vivos, conformado por personas que dan lo mejor de sí mismas.

      • Un movimiento que sabe que soñar solos es sólo soñar y soñar juntos es revolucionario.

Zeren eta bai, gauza asko pasa dira Santi eta Iosu erahili zituztenetik. Baina egoerak duela 40 urtekoarekin parekotasun asko ditu.

  • Lehenengoa da: Erregimena ondoratzen ari da eta berau bizirik mantentzeko, Estatuak egin beharreko guztiak egingo ditu. 155. artikulua, errepresioa edota beldurra erabiliko ditu.

  • Baina, gure herrian aukera leihoa zabalik dago berriro ere. Eztabaida berriro ere hemen baitago:

    • erregimena edo demokrazia; 155 edo erabakia.

    • erregimenak gobernatzen gaitu edo gure burua gobernatzeko dugun eskubidea; zeren eta, edo erabakitzen dugu edo Madrilen erabakiko gaituzte. Hortxe dago koxka.

Eta egoera honen aurrean zer? Ba, oso garrantzitsua da aro honen dimentsio historikoaz jabetzea eta ezker independentismo indartsu aritzea.

Fidel Castrok esan zuen, iraultza momentu historikoaren kontzientzia dela. Eta orain, momentu historikoa, berandu baino lehen herri honetako energia politiko eta soziala burujabetza prozesu bat artikulatzera bideratzea da.

Horretarako:

  • Batetik, gure indarretan sinestea. Ez inoren ez ezeren zain egon gabe. Konfiantza gure indarretan eta gure herriaren indarretan.

  • Bestetik, Euskal Errepublikaren bandera altxatzea. Gure helburua herri zein langile sektoreak babestuko dituen Errepublika bat sortzea baita. Gure helburua, herri zein langile sektoreak prekarietatea eta ziurgabetasunetik babestuko dituen Estatu duin bat lortzea baita.

  • Eta azkenik, nola ez, euskal preso politiko zein iheslari guztiak etxean izan arte lan egitea. Estatuaren bahitu politikoak baitira eta gure mugimenduaren bihotza. Zentzu horretan, larriki gaixo dauden euskal presoen egoerari eta ibon iparragarreri.

Esana utzi zuen Santik, “egin behar duguna ez egitea lortzen badute, irabaziko dutela”. Eta gure garaipena zuen omenaldirik hoberena denez, kantu zahar bat gogoan.

“Beti bihotzean,

kapitan zaharrak,

Itsasontzia uretan da eta marinelak prest gara.”

GORA SANTI ETA JOSU!

GORA EZKER ABERTZALEA!

 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.