ALBISTEAK

SORTUk elkartasun osoa erakusten dio Alfredo Remirezi. Twitterren @erreharria izena darabilen txiolariak kartzelan sartu beharko du larunbatean, urtebeteko zigorra betetzeko. Azken batean bere iritzia ematearren sartuko dute preso: bere delitua sakabanaketa salatzea izan da, bai txioetan emandako iritzien bidez bai Amurrioko jaietan ateratako preso baten panpinaren bidez.

Espainiako Erregimenak adierazpen askatasunaren aurkako gurutzadan kateatuta jarraitzen du. Neurri-bitasuna begibistakoa da: Remirezek sakabanaketa salatzeagatik kartzelara joango behar duen bitartean, ideologia faxista duten pertsonak kalean eta sareetan lasai asko dabiltza independentistak irainduz eta mehatxu eginez.

SORTUk Espainiako Erresumaren sorgin ehiza gogor salatzen du eta babes osoa eskaintzen dio Alfredori.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.