ALBISTEAK
Bederatzi nekazari hil dira eta beste dozenaka zauritu Tumacon (Nariño, Colombia) manifestarien aurka poliziak izan duen jokaeraren ondorioz.
 
Beharrezkoa da gertakariak argitzea. Beharrezkoa da komunitate hautara laguntza humanitarioa bideratzea. Beharrezkoa da laborantza ilegalari buruz hitzartutakoa betetzea. Beharrezkoa da nazioarteko komunitateak gertakarion aurrean erreakzionatzea.
 
Colombiak bake osoa behar du Habanako akordioak inplementatuta eta Quitoko bake prozesua garatuta.
 
Colombiak bakean eta justizia sozialean oinarritutako etorkizuna eskatzen du.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.