ALBISTEAK

Larunbatean Bilboko kaleak betetzea izango da erreferendumari egin dakiokeen elkartasun keinurik handiena. Espainiako Erresumak totalitarismoa ezarri du hautesontziak galerazteko. Erabakitzeko eskubidea ez dio bakarrik Kataluniari ukatzen, Euskal Herriari eta Estatuko gainerako herriei ere baizik. Kalera irteteko ordua da, Kataluniako herriari babesa erakustera, demokrazia defenditzera.

78ko erregimenarekin amaitzeko aukera objektiboak dauden honetan, euskal herritarrok ere bultza egiten badugu laster eroriko da. Horrexegatik da garrantzitsua herritar orok kalera irtetea eta bidegabekeria guztiak salatzea.

SORTUk dei egiten die herritarrei Gure Esku Dago plataformak larunbatean Bilbon antolatu duen manifestazioan irribarretsu parte hartzeko. Azken batean, irribarre egitea hortzak erakusteko beste modu bat baita.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.