ALBISTEAK

Colombiatik bueltan den Sorturen delegazioak poztasunez hartu du ELN eta Gobernuak Quiton sinatu duten aldebiko su etenaren berria. Zorionak ematen dizkiogu Gobernuari eta bereziki ELNri, bere delegazioak azaldu duen erantzukizun, bisio eta gaitasun handiagatik.

Su etenaren iragarpena FARC alderdi politiko bilakatu eta egun gutxira izan da.

Akordio honek Colombian irekitzen ari den aukeren eszenatoki berria indartzen du.

Gobernuari dei egiten diogu ELNrekin adostu duena bete dezala eta Habanan lortutako akordioak behingoz bere osotasunean bete ditzala.

Colombian justizia sozialean oinarritutako bake osoa eraikitzeko benetako aukera irekitzen ari da. Errespetutik eta Colombiako herriarekin batzen gaituen laguntasunezko harremanetik, dei egiten diegu bakearekin bat egiten duten indar aurrerakoi guztiei, une historikoak exijitzen dituen konbergentzien alde lan egin dezatela.

Euskal Herritik bake prozesua laguntzen jarraitzeko gure borondate osoa adierazten dugu.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.