ALBISTEAK

Urko Aiartza eta Rufi Etxeberria Sortuko kideek FARC-EPren Kongresu Nazionalean parte hartuko dute gonbidatu gisa, Kongresu Nazional honek FARC-EP alderdi politiko legal bihurtzeko bidea irekiko du, Bake akordioen baitan. Sortuko kideak abuztuaren 29an helduko dira Bogotara eta Kongresuko Ekitaldi Nagusian parte hartuko dute irailaren 1ean.

"Bake eta Berradiskidetzerako Trantsizioko Gobernu baten aldeko FARC-EPko Kongresu Nazionala" atzo, abuztuaren 27an, hasiko zen eta irailaren 1ean amaituko da Bogotan. Gerrilako batzarretan demokratikoki hautaturiko 1.000 ordezkaritik gora hartuko dute parte, horien artean, Estado Mayor Centraleko 61 kideak.

Kolonbian justizia soziala ziurtatzen duen bakea lortzeko ahaleginei bere babesa adierazi nahi die Sortuk.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.