ALBISTEAK

Maite Sabaltza SORTUko Kontseilu Nazionaleko kidea Kalera Martxako azken etapan izan da. Altsasun, hedabideei egindako adierazpenetan nabarmendu du bake garaia dela eta Espainiako indar armatuak joateko ordua badela.

Sabaltzaren esanetan, “oso pozik gaude martxa honek herriz herri jaso duen harrerarekin. Guk uste dugu kartzelak husteko garaia dela, ez betetzekoa; herri honek ez duela errepresio gehiagorik nahi, kartzelatze gehiago nahi; herri honek nahi eta merezi duena da bakezko eta justiziazko agertoki bat. Argi daukagu agertoki hori posible izan dadin, preso iheslari eta deportatu politikorik gabeko gizarte bat”, Sabaltzaren esanetan.

“Duela zortzi hilabete hemen, Altsatsun, gertatutakoak argi uzten du Estatuaren estrategia zein den: estrategia armatua da, eta gainera argi utzi du estrategia hori aurrera ateratzeko edozein eskubideren, edozein mugaren gainetik pasatzeko prest dagoela. ETAk bere armak utzi ditu, baina oraindik estrategia armatuarekin jarraitzen duten batzuk badaude, salbuespeneko jokabideekin jarraitzen dutenak, eta jarraitzen dute jokatzen herri honetan azken sei urte hauetan ezer gertatu ez balitz bezala. Hori guztiz onargaitza iruditzen zaigu, ez da bidezkoa eta ez da bideragarria. Horregatik, eskatzen diegu indar armatuei Euskal Herritik alde egitea”, adierazi du.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.