ALBISTEAK

Apirilaren 8an Baionan gizarte zibilak ETAren desarmea egin zuen, bake artisauan laguntzaz.

Estatuek jarritako oztopo zentzugabeen gainetik, demostratu genuen Estatuak ez direla garaitezinak eta Frantziar gobernua mugiaraztea lortu genuen.

Desarmearen ondoren lehentasunezkoa da presoen auzia konpontzea. Herritarrek, erakundeek eta eragileek bat eginda Frantziar Estatua mugiaraztea posible dela konbentzituta gaude.

Horregatik izango da garrantzitsua abenduaren 9an Parisen egingo den mobilizazioa. Gazteak Hiriburun presoen alde egiten ari diren gose greba txalotu eta gure babesa adierazten diegu.

Azkenik, dei egin nahi diogu euskal gizarteari, atzo Gernikan abiatu zen eta ostegunean Lakuntzan amaituko den presoen aldeko Kalera martxan parte hartzera. Herritarren mobilizazioarekin lortuko dugu.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.