ALBISTEAK

 Ohar honen bidez, SORTUk zera jakinarazi nahi dio iritzi publikoari:

  • Martxan jarri duela Donostiako militante ezagun bat ezker abertzaletik kanporatzeko prozedura, emakumeen kontrako abusu-praktika jarraitu bategatik.

  • Orain arte jasotako lekukotza eta datuen arabera, pertsona honek, bere militante kondizioa aprobetxatuta, eremu eta afera batzuetan erreferentziala zena, engainua eta manipulazioa erabili ditu emakume gazteen argazkiak biluzik lortzeko.

  • SORTUk bere babes osoa agertzen die pertsona honen jarduerak kaltetu ahal izan dituen emakumeei, eta euren esku jartzen ditu bere baliabide guztiak.

  • SORTUk aho betez salatzen ditu gertaera hauek eta jakinarazten du eraso sexisten aurrean zero tolerantzia izaten jarraituko duela, edozein direlarik ere erasoen egilea eta erasoaren tamaina.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.