ALBISTEAK

“Bat gutxiago”, esan ohi dugu euskal militanteok euskal preso politiko batek askatasuna berreskuratzen duen bakoitzean.

Gaur ere euskal mugimendu independentistak “bat gutxiago” esan du Oscar Lopez Rivera aske laga dutela jakitean, borrokan jardun duen Puerto Ricoko preso independentista aske laga dutela jakitean. “Independentista sartu ninduten eta independentista irten naiz”, esan zuen Arnaldo Otegi SORTUko idazkari nagusiak aske laga zuten egunean. Oscar Lopez Riverak kartzela yankietan 36 urte eman ondoren, askatasuna berreskuratu du, eta preso sartu zutenean zeuzkan asmo independentista berberei eutsi die. Ez hori bakarrrik, borrokan eta lanean jarraitzeko konpromisoa erakutsi du.

SORTU pozik dago Oscar askatu dutelako, eta Puerto Ricoko bere lagunak zoriontzeko aprobetxatu nahi du, inoiz ez baitute amore eman aberkidearen askatasuna lortzeko saiakeran. Era berean, zorionak eman nahi dizkiogu bihotzez Clarisa Lopez haren bikotekideari.

Ongi etorri/ Bienvenido Oscar!

Por la independencia de los Pueblos!

Viva Puerto Rico !

Gora Euskal Herria Askatuta!

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.