ALBISTEAK

Oier Gomez euskal preso politikoa atoan aske laga dezan exijitu dio SORTUk Frantziako Estatuari. Era berean, SORTUk Parisen jarrera krudel, anker eta bihozgabea salatu ez ezik Gomezen askatasuna eskatzeko antolatu diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du.

SORTUk dei egiten du hilaren 18an Frantziako Kontsulatuaren aurrean (12:30) eta 19an Baionako Suprefekturaren aurrean (18:30) deitutako elkarretaratzeetan parte hartzeko.

Oier Gomez presoak aspaldi behar zuen kalean. Hala ere, bere gaixotasun larria arintzen lagundu beharrean, Frantziako Estatuak muturreraino eraman du egoera, heriotzaren atarian preso uzteraino. Aurrean bake eta bizikidetza agertoki berri bat dugun honetan, Espainiako eta Frantziako gobernuek ere aurrera pausoak ematea ezinbestekoa da, horregatik da garrantzitsua mobilizazioetan parte hartzea eta norabide horretara iristen lagunduko duten adostasun zabalak bilatzea.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.