ALBISTEAK

“No reapertura – Garoña itxi betiko” lelopean larunbat honetan egingo den manifestaziorekin bat egiten du SORTUk, eta bere militantziari manifestaziora joateko deia egin dio. SORTUren aburuz, zentralaren behin betiko desmantelamentua lortu behar da. Horregatik ezinbestekoa da indarrak bildu eta kalera irtetea.

Gehiengoaren borondatearen aurka zentrala berriz irekitzen saiatu nahi dute PPk, CSNk, Iberdrolak eta Endesak. Inposaketa hutsa da, interes ekonomiko jakin batzuen interesak baino ez dituena babesten. Hala ere, SORTUk garbi du bere konpromisoa: kalera irtetea, larunbat honetan egingo dugun moduan, eta Iberdrolarekiko haustura dakarren eredu energetiko berria aurrera eramatea. Herri honek energia burujabetza behar du, guztion beharrak asetuko dituena eta ez praktika mafiosoak defendituko dituen eredu energetikoa.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.