ALBISTEAK

SORTU ez dator bat larunbatean Iruñean manifestazioa deitu zutenen analisiarekin eta estrategia politikoarekin. Egunotan gertatutako guztiak eta estrategia ez eraginkorrak errepikatu nahi izateak, objektiboki, Espainiako Erresumaren posizioa indartzen dute, independentismoaren kaltetan. SORTUk argi dauka zeintzuk diren bere etsaiak eta zeintzuk diren haien posizio politikoak indartzen dituzten estrategiak.

Estrategia ez eraginkorrak albo batera lagatzeko garaia da, herri honek dituen erronkei tamainan erantzun ahal izateko. SORTUk argi dauka fase historiko honetan euskal Errepublika sortzea dela gure erronka. Euskal Errepublika horrek herritarren gehiengoaren interes sozial-ekonomiko-kulturalak defendatzeko gai izan beharko du. Horretarako herritar gehiengo zabalak eraiki behar dira, eta larunbatean ikusitako dinamikek ez dute hori helburu. Aitzitik, gehiengo horiek eraikitzeko norabidearen kontra doaz, beraz independentismoaren kaltetan, eta, objektiboki, Estatuaren interesen alde egiten dute.

Nolanahi ere, epailearen autoak ez du justifikatzen Legedia Antiterrorista aplikatu eta Auzitegi Nazionalera eramatea. Horregatik atxilotuak askatzeko eskatzen dugu. Era berean, atxilotuen senitartekoei elkartasuna adierazten die SORTUk.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.