BLOGAK


Pello Otxandiano

Herrigintza Idazkaria

AURREKO SARRERAK


Telesaila

Hauteskunde emaitzekin batera panorama politikoa astindu duten mugimenduak urgaineratu dira asteon. Argitzeke zegoen hauteskunde errepikapenaren ondorengo mapa politikoa, zein puntutaraino beteko liratekeen Sanchezek hauteskundeak errepikatzeko egindako aurreikuspenak. Emaitzak mahaigaineratu eta biharamunean inork espero ez zuena gertatu da.

Zer egin?

Atal honen izena “Asteari zeharka begira” bada, idazten ari naizen momentu honetan ezinezkoa zait asteak zer emango duen igartzea. Gaur hemen botako dudana sentsazioak dira analisi pausatu bat bainoago, emozioek koloreztatutako sentsazioak, iragaztea eskatzen dutenak aste honetan lehertu den egoera hau ahalik eta modu objektiboenean aztertzeko. Aste amaierako argazki osoak beste talaia bat eskainiko du honi guztiari neurria hartzeko.

Zer egin?

2019-10-19

Atal honen izena “Asteari zeharka begira” bada, idazten ari naizen momentu honetan ezinezkoa zait asteak zer emango duen igartzea. Gaur hemen botako dudana sentsazioak dira analisi pausatu bat bainoago, emozioek koloreztatutako sentsazioak, iragaztea eskatzen dutenak aste honetan lehertu den egoera hau ahalik eta modu objektiboenean aztertzeko. Aste amaierako argazki osoak beste talaia bat eskainiko du honi guztiari neurria hartzeko.

Katalunian orain arte gako izan diren faktore estrategikoek gaurkotasun osoa duten arren, baten faltan gaude gu zein beraiek: bion arteko elkarlana eta batera jotzea.

Egoera intsurrekzionala da Katalunian. Lehen sentsazioa azelerazioarena da. Esango nuke aste honetan gauza batzuk atzean gelditu direla eta garai berri bat hasi dela Katalunian zein Estatuan. Nago prozesu independentistaren fase oso bat bukatu dela. Estatuak bide baketsu eta demokratikoetatik autodeterminazio eskubidea borrokatzeak zer prezio duen ezarri du, soberanismo katalan eta euskaldunaren hipotesi taktikoa hankaz gora jarriz, gizartearen gehiengo baten babesa demokratikoki esplizitatuz gero, Estatua erabakitzeko eskubidearen aldarriari erantzun demokratiko bat ematera behartua izango zela zioena. Izena jarri diote horri: sedizioa.

Astinaldi handien garaia izango da XXI. mendeko hogeigarren hamarraldia. Krisi-aroan gaude, zibilizazio krisi betean: klima larrialdia, dualizazio soziala, migrazio-fluxu handiak, Europar Batasunaren krisi politikoa. Espainiak estatu arrazoiarekin eta autoritarismoarekin erantzungo dio nazioen aldarrikapen historikoei. Ezin du besterik egin. Beraz, galdera zaharrak pausatzeko garaia da: «Zer egin?». Eman diezaiogun begirada bat Kataluniak azken urteetan egin duen ibilbideari lehenik eta behin.

Izan ere, hipotesi taktikoa hankaz gora jarri izanak ez du inolaz ere prozesu independentistaren porrota adierazten. Prozesu horrek gauza asko lortu baititu izendatzeak luze joko lituzkeenak, baina, funtsean, egitasmo demokratizatzaile bat gorpuztu du, XXI. mendeko gizarte katalanaren erronkei erantzuten diena eta agenda globalari lotzen zaiona. Nazio zaharraren aldarrikapen historikoari zentzu gaurkotu bat eman dio, eta ez dago bakarrik langintza horretan gainera: SNPk aste honetan iragarri duenez, 2020an egin asmo du Eskoziak bigarren independentzia erreferenduma.

Bide horretan lau faktore izan dira erabakigarriak: Estatuaren irain eta bidegabekerien kudeaketa eraginkorra, gizarte zibilaren autoantolaketa, agenda instituzionalaren eta gizarte mugimenduen arteko uztarketa, eta polarizazioaren eta artikulazioaren arteko oreka.

Uste dut XX. mendeko hogeigarren hamarraldi konplexu eta arriskutsua ondo irakurriz gero aukera leihoak izango dituela independentismoak, eta, hain zuzen, epe ertain horri begirako kudeaketa estrategikoa behar duela. Estatu bat izango du aurrez aurre, batasun estrategiko sendoarekin jokatuko duena eta gogor joko duena. Eta Estatuaren batasun estrategikoak, nahitaez, tamaina bereko batasun estrategiko independentista galdegiten du.

Euskal independentistontzat ere galdera zaharra pausatzeko garaia da. Eskema zurrunek ez digute balio eta garai historikoa interpretatzen asmatzea erdia baino gehiago da. Azelerazio honetan, garaiko izpiritu bat gorpuzten ari delakoan nago: autoritarismoaren aurkakoa Altsasuko auziarekin, ekologista klima larrialdiarekin, feminista jardunaldien arrakastarekin, aberastasunaren banaketaren aldekoa pentsionistekin, demokraziaren aldekoa Kataluniarekiko elkartasunarekin, eta abar. “Larrialdi demokratikoa” kontzeptua erabili du Gure Eskuk eta izpiritu hori bildu dezakeelakoan nago.

Katalunian orain arte gako izan diren lau faktore estrategikoek gaurkotasun osoa duten arren, bosgarren baten faltan gaude, gu zein katalanak beraiek: bion arteko elkarlana eta batera jotzea Estatu demofobiko autoritarioaren aurrean.

Egileak