BLOGAK


Pello Otxandiano

Herrigintza Idazkaria

AURREKO SARRERAK


Zein urrun

Eusko Jaurlaritzak urgentziaz eskatu die udalei aste honetan eskola jardunerako erabilgarri izan ditzaketen espazio publikoen zerrenda egin dezaten, ikasleak tokiz aldatzeko beharra sortuko balitz ere.

Poli(s)tika erreskatatu (II)

Orain hamar urte Juan Carlos I.ak era honetara alde egingo zuela esan izan baligute nekez sinistuko genukeen. Felipe VI.aren erregetza bermatzeko operazioa izan nahi bazuen, agian ez da ideiarik onena izan, estatu krisiaren gordina irudikatu baita.

Poli(s)tika erreskatatu (II)

2020-08-08

Orain hamar urte Juan Carlos I.ak era honetara alde egingo zuela esan izan baligute nekez sinistuko genukeen. Felipe VI.aren erregetza bermatzeko operazioa izan nahi bazuen, agian ez da ideiarik onena izan, estatu krisiaren gordina irudikatu baita.

Norbaitek uste badu gobernantza kolaboratiboaren kontu hau guztia estetikoki baliatzekoa dela, politika publikoen deliberazio prozesuetan gizarte zibilaren parte hartze erreala gauzatu gabe, uste dut ez duela deus ulertu.

Erregea biluztu den bezalaxe, gauza asko biluztu dira azken urteetan espainiar Estatuan.

Baita geurean ere. Azken urteetan euskal politikagintza ardaztu duten errelato nagusiak erori egin dira: autogobernuaren sendotasuna, aldebikotasuna, euskal oasia, kudeatzaile onaren mitoa. Errelato horiek guztiek espainiar botere sistemarekiko dialektika jakin bat zuten oinarrian, PNV sistema horretan txertatuz haren bermatzaile aurkezten zuena, Kataluniari buruzko Urkulluren paperek ondotxo erakusten duten bezala. PNVk gelako txintxo eta azkarrena izatera jokatu du, horrela maisuak nota ona jarriko liokeelakoan.

Baina bide horren antzua agerikoa da honezkero. Presidente autonomikoen bilkuran Urkullu lehendakaria ere biluzik ikusi da. Alderdi abertzale batek estatuarekiko izan beharreko dialektika politikoari uko egiten zaionean ezin besterik espero. Imintzioetatik harago, Urkullu espainiar presidente autonomiko bat baino ez baita, eta bere botere posizioa 2,6koa da, 3,5etik oso urrun.

Uztaileko kolaborazioan bidea urratzeak zein dinamika soziopolitiko eskatzen duen galdetzen nion neure buruari. Trantsiziozkoa kontsidera dezakegun hamarraldia igarota, covid-19ak gorpuztu duen krisi aroan murgildu garelarik, zeintzuk dira aurrerabideak? Hipotesi baikor samar baten begiradatik helduko diot erantzun printza batzuk aurkitzeko lanari: Krisi aro honek dakartzan arriskuak kolosalak izanik –zeinak amiñi bat gutxiestea sekulako fribolitatea litzatekeen–, Euskal Herriaren burujabetze prozesuari aukera berriak zabaltzen zaizkio baldin eta gai bagara frogatzeko prozesu hori dela, hain zuzen, hauturik egokiena hamarraldi gako honetako erronka sozial kolosalei erantzun baikor bat emateko. Boterearen ikuspegi argi bat behar dugu horretarako, estatu baten eraikuntza botere akumulazio prozesu bat baita funtsean.

Gizarte politikoari dagokionez, hauteskunde zikloak gainditzen dituen herri egitasmo sendo bat egituratzeko premia dago. Hamarraldi honi begiratuko diona, arnasa luzekoa, gainean ditugun erronka sozial generazionalei aurre egiteko beharrezko berrikuntza prozesuak definituko dituena. Egitasmo demokratizatzaile bat Euskal Herria eraldaketa eskala gisa hartuko duena. Bizitza duinak posible egingo dituen Euskal Errepublikaren egitasmo politikoa, merezi duzun herri hori, sinesgarri eta ukigarri egiteko unea iritsi da.

Eta ez nolanahi gainera. EAEko iragan hauteskundeetan %50 eskasekoa izan da parte hartzea. Inkesta postelektoralek diotenez ez da covid-19a izan hauteslekuetara ez joateko lehen arrazoia, sistema politikoarekiko desafekzioa baizik. 2008an ez bezala, krisi sozioekonomikoa krisi politikoaren eskutik dator oraingoan Euskal Herrira. Norbaitek uste badu gobernantza kolaboratiboaren kontu hau guztia estetikoki baliatzekoa dela, politika publikoen deliberazio prozesuetan gizarte zibilaren parte hartze erreala gauzatu gabe, uste dut ez duela deus ulertu.

Hiru ezaugarri gutxienik

Gizarte zibilaren ekimenari dagokionez, aldiz, hiru ezaugarri gutxienik bildu beharko lituzkeela uste dut. Lehena: protestaz gain, alternatiba. Gaur, kapitalismo neoliberalaren ziurtasunak eta promesak inoiz ez bezala kolokan daudelarik, ezkerreko independentismoaren burubidea ezin da izan egia urgaineratzea, erantzun moldeei emanez bere ekimen politikoaren zentralitatea. Protestaz gain, beste alternatiba bat ere behar dugu hegemonia aurrerazale errepublikano berriaren eraikuntzan. Kaleak betetzeaz gain, zenbat jende ari da gaur bere jarduera profesionala garatzen euskal logika herrigile baten arabera hala akademian nola enpresan, komunikabideetan eta abar? Bigarrena: ebentozaleak gara, baina, ebentismotik harago, prozesu logiken arabera pentsatzeko beharra dugu. Berriro, estatugintza, funtsean, botere akumulazio prozesu bat baita.

Eta hirugarrena: autonomia. Joan Mari Torrealdaik utzi digun irakaspen handietako bat, zeinak beti-beti defendatu zuen herrigintzaren autonomia, alderdi politikoetatik independente jokatzeko beharra: «Alderdi politikoengan eta erakundeetan eragina handitzeko modu bakarra dago: euskalgintzak bat egin dezala eta estrategia argi batekin jo erakundeekin negoziatzera». Agur eta ohore berari!

Egileak