BLOGAK


Arkaitz Rodriguez Torres

Idazkari Nagusia

AURREKO SARRERAK


Por una nueva civilización

Esta crisis no la deben pagar los de siempre; a diferencia de lo sucedido en 2008, la debe pagar el capital: la banca, el oligopolio eléctrico, la gran empresa, los fondos buitre, las grandes fortunas...

Covid-19 eta preso politikoak

Ez gara luzatuko agerikoa den gauza batean: ez dago estaturik preso politikoak dituela onartzen duenik, baina beti daude beste estatu edo nazioarteko erakunde batzuk estatu horri berari esaten diotenak baietz, badituela. Bakoitzaren kokapenaren araberakoa da dena: Espainiako eta Frantziako estatuetan preso politikoak daudela ukatzen duenak erraz esaten du Venezuelan edo Kuban badaudela; eta alderantziz.

Covid-19 eta preso politikoak

2020-04-17

Ez gara luzatuko agerikoa den gauza batean: ez dago estaturik preso politikoak dituela onartzen duenik, baina beti daude beste estatu edo nazioarteko erakunde batzuk estatu horri berari esaten diotenak baietz, badituela. Bakoitzaren kokapenaren araberakoa da dena: Espainiako eta Frantziako estatuetan preso politikoak daudela ukatzen duenak erraz esaten du Venezuelan edo Kuban badaudela; eta alderantziz.

Nekatu, kezkatu eta asaldatu egiten gaitu konfinamendua noiz amaituko den ez jakiteak, epemuga finko eta ziur bat ez izateak. Bada, imajina ote dezakegu zein itogarri eta ernegagarria izan behar duen preso batentzat kaleratze data jakin bat ezarrita eduki ondoren ingeniaritza juridikoaren bitartez data hori urte batzuez atzeratzea?

Ez gara luzatuko agerikoa den gauza batean: ez dago estaturik preso politikoak dituela onartzen duenik, baina beti daude beste estatu edo nazioarteko erakunde batzuk estatu horri berari esaten diotenak baietz, badituela. Bakoitzaren kokapenaren araberakoa da dena: Espainiako eta Frantziako estatuetan preso politikoak daudela ukatzen duenak erraz esaten du Venezuelan edo Kuban badaudela; eta alderantziz.

Covid-19aren pandemiaren harira, NBEk Estatuei aholkatu die ahal duten neurrian espetxeetako populazioa gutxitzea, zigorraldi laburra geratzen zaien presoak eta preso politikoak –horrela, inolako zehaztapen edota ñabardurarik gabe- askatuz. Interesgarria izango da ikustea ea Estaturen batek ohartarazpena beretzat hartu eta giltzapetuta dauzkanak askatzen ote dituen.

Apirilaren 17a preso politikoen nazioarteko eguna da, eta urteak dira Euskal Herrian eta Espainiako eta Frantziako kartzeletan data hori erabiltzen dela gureen izaera politikoa aldarrikatzeko. Oraindik 230etik gora dira Euskal Herria eta espainiar eta frantziar estatuen arteko gatazka politikoaren ondorioz preso dauden euskal herritarrak, urteak eta are hamarkadak daramatzatenak gu gaur, Covid-19 dela-eta, pairatzen ari garen esperientzietako batzuk modu berezian eta iraunkorrean sufritzen.

Konfinamenduko irudi edota testigantzarik gogorrenetako bat aita edo ama ZIUn utzi behar izan duten lagunena da, jakinda ezingo zutela haren azken minutuetan haren ondoan egon. Bada, ehunka izan dira eta dira ama edota aita, bisitan ikusi ezinik, haien bizitzako azken 5 edo 10 urteetan telefonoz bestaldera nola itzaltzen ziren sentitu duten presoak, edo euren senideen bitartez jakin behar izan dutenak Alzheimerra nola ari zitzaien haiek apurka-apurka ebasten. Ehunka izan dira eta dira beren adin txikiko seme-alabekin, kasurik onenean, lehen hamar urteetan hilean 5 orduz egon ahal izan diren presoak, alegia, bi egun eta erdi urtean; eta ordutik aurrera, urtean gehienez ere 18 orduz, alegia, egun oso bakar batez ere ez. Eta egoera guztietatik lazgarriena: 20, 25 edo 30 urtez eguneko 19 edo 20 orduz 12 metro koadroko ziega batean egon diren eta dauden presoena.

Espetxe politika hori bizi eta sufritu duten ehunka pertsonetatik ehuneko handi batek ez du oreka psikologikoa sekula berreskuratuko. Horietako batzuk hil egin dira; urrutira gabe, iragan berri den 2019an hiru: Oier Gomez, Juan Mari Maiezkurrena eta Jose Angel Otxoa de Eribe.

Konfinamendua aurrera doa eta gutako asko hasi gara dagoeneko antsietatea edo estresa somatizatzen. Bada, imajina ote ditzakegu 20 orduz ziegatik irten gabeko egunak, modulu zaratatsuetan, askotan etsai jarrera duten kartzelariez inguratuta, ingurugiro kultural eta sozial arrotzean, kasurik onenean solas egiteko kideren bat alboan duzula, okerrenean bakar-bakarrik zaudela, hamarkada batez, bi hamarkadaz edo are hiru hamarkadaz?

Logikoki, nekatu, kezkatu eta asaldatu egiten gaitu konfinamendua noiz amaituko den ez jakiteak, epemuga finko eta ziur bat ez izateak. Bada, imajina ote dezakegu zein itogarri eta ernegagarria izan behar duen preso batentzat kaleratze data jakin bat ezarrita eduki ondoren ingeniaritza juridikoaren bitartez data hori urte batzuez atzeratzea? Edo imajina dezagun presoak espetxealdia laburtzeko legez nola jokatu behar duen pentsatu eta legezko araudia betez bere esku dagoena garatzen duela, eta hala ere edozein aurrerapen galaraztera bideratutako oztopo-jarrerekin topo egiten duela behin eta berriro.

Zer ari da gertatzen euskal preso politikoekin? Haietako gehienak kide izan zituen erakundeak bere jarduera bukatu eta kasik 10 urtera giltzapetuta jarraitzen dute, bizi-baldintzetan funtsezko aldaketarik gabe eta, beraientzat eta haien senideentzat hain mingarria dena, beren sorterritik ehunka kilometrora urrunduta. Galdera da: zergatik? Ba, hain juxtu, sakoneko arazo politiko bat dagoelako, gainerako presoei ez bezala euskal preso politikoei tratu politiko bat, salbuespenezko tratu bat, eman dakien eragiten duena.

Onartezina da politika eta legedi penitzentziarioak borroka armatuaren amaierak eta ETAren desegiteak aspaldi ireki zuten garai berrira ez egokitzea. Halaber, onartezina da bakarren batzuk kalkulu politikoak egiten jarraitzea, pentsatuz presoak dauden bitartean iragana beti astindu ahal izango dela, subiranismoaren zati bat okupatuta eduki ahal izango dutela eta, hartara, hain ezeroso zaizkien eztabaidak saihestu ahal izango dituztela, hala nola, Euskal Herriaren burujabetzaren eta gizarte ereduaren gainekoak.

Salbuespenezko espetxe politikarekin eta ezpal bereko legediarekin amaitu beharra dago, behingoz, beste ezer baino lehen, gaixotasun larriak edo sendaezinak dituzten presoak askatuz, euskal preso politiko guztiak Euskal Herriko kartzeletara ekarriz eta preso guztien gradu progresioa eginez, erregimen arruntera, gutxienez; eta, segidan, konfrontazio armatuaren garaian, “borroka antiterroristaren” aitzakipean, irizpide politikoekin arautu eta legeztatutako guztia aldatuz. Amaitu beharra dago etsaiaren zigor-zuzenbidearekin; amaitu beharra dago oinarrizko eskubideak urratzen dituzten eta, inoiz izan bazituzten, gaur gaurkoz justifikazio posiblerik ez duten politika eta legedi penitentziario horiekin.

Garaia da, aspaldi izan zen, bi estatuek ere euskal gizartea preso, iheslari eta deportatu politikorik gabeko etorkizun batera eramango duen bide orria diseinatu eta gauzatzeko erabaki politikoa har dezaten. Halaber, garaia da biek ala biek gatazka politikoari aterabide politiko eta demokratiko bat eman diezaioten, Euskal Herriari bere etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko eskubidea aitortuz.

Egileak