ALBISTEA


nazioartea/eskala politikoa

Santiagotik Habanara

2019-07-28

Bideo-kronika: Kubako Eskala Politikoaren amaiera, Santiago Bihotzetik Habana burura.

Kubako iraultza Santiagon hasi bazen ere, Habanan pentsatu zela esan zigun Emeria Ceballos gidak eskala politikoaren hasieran. Eta bertan igarotako egunetan ikusi ahal izan dugu iraultzaren izpiritua bizi-bizirik daukatela kubatarrek.

PCC Kubako Alderdi Komunistako ordezkariekin zein ICAP Herrien Adiskidetasunerako Kubako Institutukoekin egindako bilkuretan, egungo testuinguru politikoaz egiten ditugun irakurketak partekatu ditugu eta eskala politikoa bera baloratu dugu.

Eskala amaituta, zaku bete ikasgai daramagu Euskal Herrira: halako brigadek egiten duten ekarpena ezinbestekoa dela uste dugu, eta kubatarren trebakuntza politikoa aintzat hartuta, bide horretan urratsak egiteko konpromisoan berretsi gara.