ALBISTEA


demokrazia eta erabakitzeko eskubidea

Guardia Zibila, kanpainan

2019-09-23

Katalunian gaur egindako atxiloketek independentismoa kriminalizatzea eta jazartzea dute helburu, Proces-aren sententziaren eta azaroaren 10eko hauteskundeen atarian.

78ko Erregimenarekiko haustura demokratikoa azkartzeko eta Estatuan errepublika aske eta burujabeak eratzeko, Estatuko herrietako indar subiranisten arteko aliantza behar-beharrezkoa da

Kataluniako buruzagi politiko independentisten aurkako sententzia gogorraren atarian eta azaroaren 10eko hauteskundeen atarian, Guardia Zibila kanpainan sartu da, beste askotan egin ohi duen legez. Momentuz, Kataluniako independentismoari lotutako bederatzi lagun atxilotu ditu eta beraien aurkako

Euskal Herrian ondotxo ezagutzen ditugu gisa honetako polizia-operazioak eta -muntaiak. Helburua beti da berbera: independentismoa kriminalizatzea eta jazartzea, Espainiaren batasuna ororen gainetik baitago.
Berriz diogu: espainiar Estatuak ez dauka eskaintza demokratikorik ez Kataluniarentzat, ez Euskal Herriarentzat, ez Estatuko gainerako herrientzat ere. Bere eskaintza bakarra errepresioa eta indarkeria dira. Eta, eskaintza demokratikoaren faltan, inboluzio betera jotzen du 78ko Erregimena salbatzen saiatzeko azken aukera moduan.

Atxilotuei, haien inguruari eta oro har Kataluniako independentismoari elkartasuna helarazten dio SORTUk, eta haien kausa geurea ere badela gogorarazten du. Horrekin batera, 78ko Erregimenarekiko haustura demokratikoa azkartzeko eta Estatuan errepublika aske eta burujabeak eratzeko, Estatuko herrietako indar subiranisten arteko aliantza behar-beharrezkoa dela berresten du SORTUk.